- Eusko Jaurlaritzak Euskadi Turismo Bono kanpaina martxan jarri du berriro. Herritarrek taberna, jatetxe, hotel eta nekazalturismoetan deskontuak dituzte abenduaren 31 arte.

Zumarragako Udalak 5.000 euroko ekarpena egin dio kanpaina horri, herriko establezimenduei laguntzeko. 10 euroko 200 bonu eta 5 euroko 600 bonu jarriko dira salgai, Zumarragako Udalaren eskutik.

Bonuak establezimenduetan eskuratu behar dira. 18 urtetik gorakoentzat dira eta pertsona bakoitza 40 euroko deskontuaz baliatu daiteke, gehienez.

Erosketa bakoitzeko bi bonu erabili ahal izango dira, gehienez. Gastua 20 eurokoa bada 5 euroko deskontua erabili behar da eta 40euroka bada 10 eurokoa.

Zumarragan bederatzi establezimenduk bat egin dute Euskadi Turismo Bono kanpainarekin: Etxeberri jatetxea eta hotela, Martiamuno landetxea, Zelai pentsioa, Kabia jatetxea, BideBide, Ziaboga eta Bidezar taberna-jatetxeak eta Urola eta Kakueta kafetegiak.