- Fran Arzuagak egurrezko taila ikastaroa emango du Urretxun. Apirilaren 14an hasiko da eta ekainaren 30ean bukatu. Saioak asteazkenetan izango dira. Bi ordutegi egongo dira aukeran: 10.00etatik 12.30era eta 16.00etatik 18.30era. Eskolak Txiribiri elkartearen egoitzan izango dira (Urretxuko Belaustegi plazan, udal euskaltegiaren ondoan). Parte hartu nahi dutenek apirilaren 12an eta 13an eman behar dute izena: elkartearen egoitzan edo 606 339 834 zenbakira deituta. Parte hartu ahal izateko 40 euro ordaindu behar da.