- Pazko Asterako haurrentzako ekintzak antolatu ditu Urretxuko Udalak. 7an, 8an eta 9an 2010 eta 2014 bitartean jaiotako haurrentzat tailerrak egongo dira, Santa Barbaran. 7an mendira joango dira, hostoak jasoko dituzte eta eskulanak egingo dituzte; 8an orientazio jolas batean parte hartuko dute eta 9an altxorraren bila jolasean arituko dira.

Egun bakoitzean bi saio egongo dira: 11.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 18.00etara. Saio bakoitzean 18 haur egongo dira, hiru taldetan banatuta. Haur bakoitzak bi saiotan parte har dezake, gehienez. Saio bakoitzeko sarrerak 2 euro balio du. Goizetan autobusa egongo da, baina izena emateko garaian eskatu behar da.

Kultur etxean eman behar da izena, bihartik aurrera: 10.00etatik 12.00etara eta 17.00etatik 19.00etara (hilaren 27an 10.30etik 12.30era).

Apirilaren 10ean, berriz, gimnasia erritmiko tailerra egongo da 2017 baino lehenago jaiotakoentzat. Sei saio egongo dira: 10.00, 11.00, 12.00, 17.00, 18.00 eta 19.00etan. Doan izango dira. 25 lagunek parte hartuko dute saio bakoitzean, gehienez. Kiroldegian eman behar da izena, hilaren 25etik 29ra.