- Amets Arzallus eta Mari Romero idazleek hitzaldia egingo dute ostegunean, 19.00etan, Latxartegi aretoan. Ekitaldi hau Hotz Legazpik antolatu du. Elkarte honen helburua migranteen arazoa agerian uztea da eta bi idazleek migranteei buruzko liburuak idatzi dituzte: Arzallusek Miñan eta Romero legazpiarrak ¿Por qué no nos dejáis entrar? Ekitaldia Zaporeak elkarteko Irati Azkuek gidatuko du.

Edukiera mugatua izango da. Solasaldian parte hartu nahi dutenek, gonbidapena behar dute. Kultur etxean eskatu behar dute. Gaur eta bihar guztiak banatzen ez badira, Latxartegiko sarreran banatuko dira.