Hiru pelikula emango dituzte asteburu honetan Legazpin

01.03.2021 | 00:32

legazpi – Asteburu honetan hiru pelikula emango dituzte Legazpiko Latxartegi aretoan. Ostiralean, 19.00etan, Entre nosotras filma emango dute. Larunbatean, 17.00etan, Elfkinak haurrentzako pelikula ikusteko aukera egongo da. Bukatzeko, igandean, 19.00etan, La chica del brazalete emango dute.