Goiz Deia txistulari taldearen kalejira, igandean

22.02.2021 | 00:48

legazpi – Goiz Deia txistulari taldeak kalejira egingo du igande honetan Legazpin. Txistulariak 9.00etan abiatuko dira eta San Martin, San Jose, San Ignazio eta Arantzazu auzoetan joko dute.