- Legazpiko Udalak hilero lehiaketa bat antolatzen du, herriko egutegiaren inguruan. Asmakizuna asmatzen dutenen artean 50 euroko erosketa bonua edo Bertatik Bertara egitasmoko produktuekin betetako saski bat zozkatzen du. Urtarrileko asmakizunaren erantzuna Begiak zen eta zozketa Gaizka Redondo Pinillosek irabazi du.

Euskara sustatzea helburu duen lehiaketa honetan nahi duten legazpiar guztiek parte har dezakete. Horretarako, legazpi.eus webgunera jo behar dute. Horra hor otsaileko asmakizuna: Zer dela eta zer dela, ez daukanak daukanari ematen diona.