Asteburu honetan bi pelikula emango dituzte Latxartegin

08.02.2021 | 00:42

legazpi – Asteburu honetan bi pelikula emango dituzte Legazpiko Latxartegi aretoan. Larunbatean, 17.00etan, haurrentzako emanaldia egongo da. Los Croods: una nueva era pelikula emango dute. Igandean, 19.00etan, El inconveniente filma egongo da ikusgai. Pelikulen berri zehatza jasotzeko eta sarrerak erosteko, latxartegisarrera.sacatuentrada.es Internet helbidera jo daiteke.