- Legazpiko EH Bilduk herri batzarra egingo du ostegunean. Bilera telematikoa izango da eta 18.30ean hasiko da. Dena den, elkargunea prestatuko dute kultur etxeko areto nagusian ba-tzarra jarraitu ahal izateko.

Batzarrean bi gai jorratuko dira: alde batetik 2020. urteko kudeaketa txostena aurkeztuko da eta 2021. urteko erronka nagusienak finkatuko dira eta bestetik EH Bildu koalizioak garatuko duen kongresu prozesuaren nondik norakoak azalduko dira. Batzarrean parte hartzeko lotura bbb.ehbildu.eus/b/ibo-4z2-3jy da. Zalan-tzak argitzeko 696 99 37 18 zenbakira edo legazpi@ehbildu.eus helbidera idatzi daiteke.