- Teilatu hegaletan pilatutako elurra arazoak sor-tzen ari da Urola Garaiko herrietan. Legazpiko parkeko suhiltzaileak gogor lan egiten ari dira elurra kentzeko, baina arriskuak hor dirau. Erortzear den elurra kentzen ari dira, baina ezin dute teilatu guztietako elur guztia kendu. Hori dela eta, udalek, ahal den heinean, teilatu hegaletatik urruntzeko eskatu diete herritarrei. Bestalde, Urretxuko Navarro tabernako etxean, teilatuan pilatutako elurrak gasaren hoditeria bere tokitik atera du.