Pirritx, Porrotx eta Marimotots Urretxun

'Amaren intxaurrak' ikuskizuna egingo dute hilaren 24an, 16.30ean eta 18.30ean, Labeaga aretoan

13.01.2021 | 00:41

urretxu – Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amaren intxaurrak ikuskizuna egingo dute hilaren 24an, 16.30ean eta 18.30ean, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Ikuskizun hau doluari buruz da.

2020ko denboraldiko bonoak emanaldi honetarako balioko du. Hala, bono hori dutenei lekua gordeko diete 16.30eko saioan. Gainontzeko guztiek sarrera erosi beharko dute. Sarrerak 7 euroan salduko dituzte.

Sarrera salmenta Urretxuko Aizpurunea kultur etxean jarriko dira salgai: hilaren 18tik 22ra 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara eta hilaren 23an 10.30etik 12.30era. Ederrena pilotalekuko leihatilan ere salgai egongo dira: ikuskizunaren egunean, 12.30etik 13.30era eta 15.30etik 17.00etara.