- Legazpiko zineklubak Imanol Royoren Hil kanpaiak pelikula emango du hilaren 15ean eta 17ean. Bi emanaldiak Latxartegi aretoan izango dira, 19.00etan, euskaraz, gaztelerazko azpidatziekin.

Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertzen dira. Zer egin ezean, Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari deitzen diote eta honek, berriz, Ertzaintzari. Hauek heltzerakoan hezurrak desagertu dira. Segidan, hil kanpaiak joka hasten dira auzoko baselizan. Zan-tzu txarreko seinale honek, gertaera latzak ekarri ez ezik, familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu, Nestorren anaia bikia zen Aitorren heriotza barne. Beti bezala orain, Karmenek Estanis bere koinatua erruduntzat jo eta Nestor bultzatuko du horri aurka egitera, ez badute beraiek haren hurrengo biktima izan nahi.

Sarrerak latxartegisarrera.sacatuentrada.es helbidean eskura daitezke. Bertan, trailerra ikusteko aukera ere badago.