Antxiñe Mendizabal idazle zumarragarrak Odolekoak nobela aurkeztuko du gaur Urretxuko udaletxeko portaloian. Aforo muga dela eta, aldez aurretik lekua erreserbatu dutenek bakarrik parte hartuko dute. Liburua salgai egongo da. Herriko liburudendetan ere dagoeneko eskuragarri dago: Aitxu, Aresti, Graficas Legazpi eta Urki.