- Gaur, 19.30ean, Luzio Gabiriaren omenezko 33. bertso jaialdia egingo dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Aurtengo saioan Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok, Miren Artetxek eta Beñat Torres urretxuarrak abestuko dute. Urtero herriko bertsolari batek abesten du eta aurten Torresi egokitu zaio. Gai jartzaile lana beste urretxuar batek egingo du: Amaia Iturriotzek.

Gabiriaren omenezko bertso jaialdia ZU Bertsotan bertso eskolak antolatzen du, Zumarragako Udalaren laguntzarekin. Santa Lu-tzi feria eta bere inguruko ekitaldi guztiak bertan behera gelditu dira, hau ezik.