- 20 euroko 580 bonu jarriko ditu salgai Zumarragako Udalak larunbatetako azokan kontsumitzeko, non ekimen honetara atxikitako postu guztietan kontsumitu ahal izango dira.

Bonuek 20 euroko balioa dute eta udalerrian bizi eta adinez nagusi diren guztiek 10 euroan eskuratu ahal izango dituzte. Ahalik eta erosle gehienengana iristeko, pertsona bakoitzak bonu bakarra eskuratu ahal izango du.

Azoka egin aurreko ostegun eta ostiraletan Zelai Arizti kultur etxean eskuratu ahal izango dira: 9.30etik 14.30era. Azoka egunetan ere erosi ahal izango dira, udaletxeko arkupeetan jarriko den postuan.

Bonuak hilaren 12tik urtarrilaren 9ra erabili ahal izango dira, atxikitako postuetan bakarrik. Atxikitako postuek kartel bat edukiko dute, herritarrek bonuak non erabili ditzaketen jakin dezaten. Bonuak osorik gastatzen laguntzeko, 5 euroko lau txartel emango zaizkio erosle bakoitzari. Horrela, azokako saltzaileek 11.600 euroko sarrera izango dute gutxienez.

Egitasmoa Rosa Maiza zinego-tziak aurkeztu zuen ostiral goizean. Herritarrak Gabonetako erosketak larunbatetan egiten den azokan egitera animatu zituen, bertako eta kalitatezko produktuak aurkituko dituztelako.