Urretxu eta Zumarragan ibaia garbitu dute

Eguzki-k Matxinportan hondakinak bota dituztela salatu du eta Udalak zati hori ere garbitu behar du

07.11.2020 | 23:45
Matxinporta parean bota dituzten hondakinak. Argazkia: Eguzki

urretxu – Urretxu eta Zumarragako udalek Urola ibaia garbitu dute, Ipeñarrietatik San Martin auzoko zubiraino. Aurten Erreka Eguna antolatzerik egon ez denez, Eulen enpresa kontratatu dute. Bost egunetan 700 kilo hondakin atera dute ibaitik.

Urretxuko Udalak Matxinporta industrialdearen pareko zatia ere garbitu behar du. Isurketak egiten dituztenak identifikatzen badituzte isunak jarriko dizkietela azaltzen duten kartelak ere jarriko ditu. Eguzki talde ekologistak Matxinporta parean hondakinak zeudela salatu zuen eta udalak eskerrak eman nahi dizkio sentsibilizazio eta informazio lanagatik.