Etengabeko Arreta Guneaz mintzatuko dira Legebiltzarrean

02.11.2020 | 00:45

zumarraga – EH Bilduk legez besteko proposamena erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean, Legebiltzarrak Osasun Sailari Zumarragako Etengabeko Arreta Gunea lehenbailehen irekitzeko eska diezaion. Asteazkenean EH Bilduren legez besteko proposamenaren inguruan eztabaidatuko dute Eusko Legebiltzarreko Osasun batzordean. Gehiengoa alde azaltzen bada, Osasun sailari Zumarragako Etengabeko Arreta Gunea egunero irekitzeko eskatuko diote.