- Nola egin aurre indarkeria matxistari: ondo egindakoak eta erronkak, Emakumeak mugimenduan, Alpargata tailerra eta Gatazkak eraldatu. Horiek dira Urola Garaiko Berdintasun arloaren jabetze eskolak antolatu dituen lau tailerrak.

Indarkeria matxistari aurre egiteko tailerra asteartetan izango da, 17.30etik 19.30era, gazteleraz. Urriaren 20an hasiko da eta urtarrilaren 26an bukatu. Parte-hartzaileei indarkeria matxista jasaten ari diren emakumeen bidelagun izateko erremintak emango dizkiete.

Emakumeak mugimenduan ikastaroa urriaren 23an, azaroaren 6an eta 20an eta abenduaren 4an eta 18an emango dute, 9.30etik 11.00etara, elebitan. Emakumeek beraien mugimendu propioak aterako dituzte, beste emakume batzuekin, bakoitzak nahi duen bezala eta epairik gabe dantza egiteko. Elkar ezagutu eta zaintzeko espazio bat izango da. Ez dago dantza egiten jakin beharrik.

Alpargata tailerra azaroaren 3an, 10ean, 17an eta 24an eta abenduaren 1ean emango dute, 9.30etik 12.30era, elebitan. Alpargatak material birziklatuarekin egingo dituzte. Helburuak ahalduntze pertsonal eta kolektiboa, saretzea, beldurra kentzea, sorkun-tza bultzatzea eta autoestimua lan-tzea dira.

Gatazkak eraldatu tailerrari dagokionez, azaroaren 6an eta 7an emango dute, gazteleraz. 6ko eskola 17.00etatik 20.00etara izango da. 7an bi saio egongo dira: 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara. Gatazkak kudeatzen irakatsiko dute.

Tailer guztiak doakoak dira eta aurretik abisatuta haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Ikastaroak Emakumeen Etxean emango dira. Izena emateko 943 252 389 telefono zenbakira deitu behar da edo jabekun-tzaeskola@gmail.com helbidera idatzi, berandu jota ikastaroa hasi baino bi egun lehenago.