- Urretxuko Pagoeta igerilekuak 16.514 erabiltzaile izan ditu zabalik izan den bi hilabeteetan. Egunero 262 pertsona sartu dira igerilekura (batezbeste). Iaz egunero 303 erabiltzaile izan ziren (orain arteko datu onena). Bi hilabeteko 221 bonu, 10 sarrerako 29 bonu eta 7.041 sarrera saldu dira. Putzuko aforoa 178 lagunekoa izan da eta une ba-tzuetan erabiltzaileek itxaron egin behar izan dute bainua hartzeko. Igerilakura sartzeko, berriz, ez da arazorik egon. Izan ere, igerilekuko zelaia oso zabala da.