- Urola futbol taldeak ohiko eta ez ohiko batzarrak egingo ditu hilaren 24an (ostirala). Batzarrak Zumarragako Zelai Arizti aretoan izango dira. Ohiko batzarreko lehen deialdia 18.30ean izango da eta bigarrena 19.00etan. Ohiko ba-tzarraren ondoren, ez ohikoa egingo da. Bigarren honetan klubaren zuzendaritza berria aukeratuko dute.

Egungo zuzendaritzak duela lau urte hartu zuen Zumarraga eta Urretxuko futbol klubaren ardura. Beraien helburuen artean, emakumezkoen futbolari bultzada ematea eta klubaren talde guztiek lan ildo berbera jarraitzea egon dira.