- Igartubeiti baserriak lehiaketa bat antolatu du, Josu Landa sukaldariaren laguntzarekin. Igartubeiti.eus webgunean Landaren bideo bat argitaratu dute. Bertan, azenario bizkotxoa nola egiten azaltzen da. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek azenario bizkotxoa egin behar dute (artirina erabilita) eta argazkia edo bideoa sare sozialetan publikatu (#Dastatu Museoa eta @Igartubeiti). Parte-hartzaileen artean afari bat eta bertako produktuen saski bat zozkatuko dituzte.