- Urretxuko Poligrafo Fest jaialdiaren antolakun-tzak bertan behera utzi du apirilaren 25eko egitaraua, koronabirusa dela eta. ZarraparraZ kolektiboa jaialdiko taldeekin data berri bat adosten saiatuko da.

Poligrafo Fest jaialdiaren bosgarren edizioa hilaren 25ean egin behar zen, Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Moonshine Wagon (Gasteiz), Kaskezur (Iruñea), Victimas Club (Gasteiz), The Floors (Australia) eta Lie Detectors (Donostia) taldeek jo behar zuten. Gainera, urteroko moduan, musikariek eta musikazaleek bazkaria egin behar zuten.