Legazpiarren sormen lanak, guztion eskura

Herritar talde batek legazpinsortzecovidea.eus webgunea sortu du herria bizirik dagoela erakusteko

26.03.2020 | 01:58

legazpi – Herritar asko konfinamendua sormen lanak egiteko baliatzen ari dira eta legazpiar talde batek sormen lan horiek guztiak legazpiar guztien eskura jartzea erabaki du. Helburua herria bizirik dagoela erakustea eta herritarren arteko hartu-emana ahalbidetzea da.

Horretarako, webgune bat sortu dute: legazpinsortzecovidea.eus. Webgune horretan herritarrek bidalitako lan guztiak jasoko dituzte eta nahi duten guztien eskura egongo dira.

Ia denak balio du: kanta bat, dan-tza bat, musika pieza bat, testu baten irakurketa, bertso sorta bat, sukaldatzeko errezeta bat, yoga klase labur bat€

Sormen lanak legazpinsortzecovidea@gmail.com helbidera bidali behar dira. Bideoak wetransfer bidez bidali behar dira. Oharrak jaso ahal izateko, telegrameko lotura sortu dute: https://t.me/legazpinsortzecovidea.

Zazpi lan Webgunean dagoeneko zazpi lanetaz goza daiteke: Mari Romero irakasle ohi eta idazlearen ipuin kontaketa saioa (Izpiak jaurtitzen zituen munstroa ipuina), Iñaki Gurrutxagak konfinamenduaren seigarren egunean koronabirusari egindako La corona kanta, Joxe Arizkorretaren Iritsiko da udara kanta, Mikele Arizkorretaren kantu saioa bere etxeko balkoian, Xegun Altolagirreren Aigor, Patxiren gelakidea ipuin kontaketa, Gipuzkoako ereserkia txistularien eta dantzarien eskutik eta Asier Iriondoren Kukurrukuku mikroipuina.

Egitasmo honen bultzatzaileek legazpiar guztiak beraien ekarpenak bidaltzera animatu nahi dituzte.