urretxu Nolatan horren musikazale?

- Etxarri-Aranatzen jaio nintzen. Jaio baino lehenagotik musikaria naizela esan ohi dut. Aitak musika eskolak ematen zituen eta amari pianoa jo-tzen irakatsi zion. Hala ezagutu zuten elkar. Niri ere aitak irakatsi zidan.

Noiz etorri zineten Urretxura?

- Aita 1946an etorri zen Urretxura, herriko banda zuzentzera. Hurrengo urtean familia ekarri zuen. Nik bi urte nituen. Garai hartan musika banda zibilen zuzendarien erakundea zegoen. Urretxun zuzendaria behar zuten eta aitak etortzea erabaki zuen. Lehenago, Nafarroako Cortes herriko banda zuzendu zuen. Bandako zuzendariak diru asko irabazten ez zuenez, Madaya enpresan ere lan egin zuen eta musika eskolak ematen zituen. Gainera, organoa jotzen zuen, Etxarri-Aranatzeko banda sortu zuen eta konposatzailea ere bazen. Besteak beste, Urretxuko martxa konposatu zuen.

Noiz hasi zinen zu musika jotzen?

- 15 urte besterik ez nituen bandan jotzen hasi nintzenean. Oraindik aita zen zuzendaria. Aitarekin pianoa jo-tzen ikasi nuen, baina bandan denetik jo nuen: flauta, danborra Azkenean saxofoia jo nuen.

Non gehiago jo duzu?

- Banda desegin zenean, Ordiziako errondailan gitarra jo nuen. Lau urte eman zituen bertan. Soldadutzan, berriz, euskaldunez osatutako abesbatza batean abestu nuen. Soldadu-tzatik bueltan Ritmo y Melodía berbena taldean jo nuen. Hasieran baxua jotzen nuen, baina teklatua jotzen zuenak taldea utzi zuen eta teklatua jotzeko eskatu zidaten. Zazpi urte inguru eman nituen talde horretan. Taldea desegin zenean, bateria-jotzaileak eta nik Josu eta Jokin bikotearekin jo genuen. Ondoren, Askotan berbena taldean jo nuen. 18 bat urte eman nituen talde horretan. Ezkontza eta dantzaldietako musikaria nintzela esaten dut.

Egun, zein taldetan jotzen duzu?

- Urretxuko jaietako txistulari kontzertuan jotzen dut. Kontzertua Jose Mari Lasak zuzentzen zuenean, gitarra jotzen nuen. Egun, Ibon Garmendiarekin, baxua jotzen dut. Nahiago dut. Izan ere, adinean aurrera noa eta baxua jotzea errazagoa suertatzen zait. Bestalde, 1985etik Goiargi abesbatzako kidea naiz.

Musikazale amorratua zara.

- Jaiki eta egiten dudan lehen gauza irratia piztea da. Musika klasikoa entzuten dut gehienbat. Zenbat eta orkestra handiagoa, hobe. Dena den, beste musika mota batzuk ere gustatzen zaizkit: trikitixa, txistua Festetan, txistua entzuten ez badugu, ez dira festak!

Zein euskal musikari gustatzen zaizkizu?

- Benito Lertxundi, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Estitxu Batez ere, azken hau. Bere ahots fina asko gustatzen zitzaidan. Abestiei dagokionez, Txoria txori gustatzen zait gehien. Toki guztietan arrakasta du. Behin, Goiargikook Burgoseko taberna batean abestu genuen. Bertakoei asko gustatu zitzaien eta letra gaztelerara itzuli genienean, are gehiago. Aho zabalik gelditu ziren.

Musika klasikoa asko gustatzen zaizula esan duzu. Zein da zure konpositore kuttuna?

- Beethoven. Aitak bere obrak jotzen zituen: Claro de luna, Para Elisa Tchaikovsky, Mozart, Handel ere gustatzen zaizkit, noski. Handienak dira. XX. mendeko konpositore ba-tzuk ere gustuko ditut (Rodrigo, Ravel ), baina XXI. mendekoak