- Udalak jakinarazi duenez Azpeitiko Euskaraldia dinamizatzeko pertsona bat kontratatu behar da, Euskaltzaleen Topagunearen bidez. Lan jardun erdiko lanpostua izango da eta irailaren 1ean hasita lau hilabeteko kontratua izango du. Lanpostuan interesa dutenek Lansarean webgunearen edo mikel@topagunea.eus helbidearen bidez aurkez ditzakete curriculumak eta motibazio gutunak (epea hilaren 22an amaitzen da).