- Azkoitia eta Zumarraga artean kokatuta dagoen Oleta mendiak Trinitate eguneko jaia hartuko du bihar. Festa hasteko meza izango da 12.00etan Oletako gurutzearen bueltan eta horren ondoren Miren eta Agurtzane trikitilariekin erromeria eta toka txapelketa izango dira. Jarraian (14.30ean) nahi duten guztien partaidetzari irekitako bazkaria izango da okasiorako jarritako karpan eta bazkalostean erromeria izango da berriro ere. Euria bada, ekitaldiak Zumarragako Aginaga auzoan egingo dituzte.