- Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, Azkoitia inguruko zazpi mendi tontor lo-tzen dituen XXIV. Zazpi Kurutze mendi ibilaldia egingo da hilaren 12an eta parte hartzeko interesa dutenek bihar arte eman dezakete izena (15 euro ordainduta) zirkuitua.com web gunearen bitartez edo Azkoitiko Lopetegi Iturgintzan.

Antolatzaileek 300 lagunentzako lekua egokitu dute eta kopuru hori gainditzen ez bada, ibilaldiaren egunean bertan eman ahalko da izena (goizeko 3.00etatik aurrera, hau da ibilaldia hasi baino ordubete lehenagotik) Azkoitiko Herriko plazan. Hori bai, azken unean izena ematen dutenek 20 euro ordainduko dituzte.