- Udaleko Berdintasun sailak antolatuta, Tdiferencia konpainia nafarraren Bi Ero Diskotekan antzezlana ikusteko aukera izango da larunbatean (19.00etan) Baztartxon. Ikuskizunak 60 minutuko iraupena du eta umorea eta amodioa uztartzen ditu. Bertaratzeko interesa dutenek dagoeneko eros ditzakete sarrerak entradium.com Interneteko plataformaren bitartez.