- Azkoitiarrek Kandiola dantza taldeak, Bizkargi dantza taldeak eta Txalkor txistulari taldeak elkarlanean antolatzen duten Dantzari Txiki Egunaren 46. edizioarekin disfrutatzeko aukera izango dute gaur.

Aurrekoetan bezala, musikariek eta dantzariek hiriguneko kaleak alaituko dituzte.

Hasteko, Dantzari Txiki Eguneko aurreneko kalejira izango da 11.30ean, Julio Urkixo etorbidetik Balda plazaraino. Plaza horretan dantza saioa eskainiko dute (12.00etan) eta handik Inazio Iriarte Margolaria kalera joango dira kalejiran. Jardunaldia borobiltzeko dantzari txikiek dantza erakustaldia egingo dute (13.00etan) Herriko Plazan.