- Oihana Etxegibel ipuin kontalariak LH2 eta LH3 mailetako haurrei zuzendutako saioa eskainiko du datorren ostiralean (17.30ean) Azkoitiko Aizkibel Udal Liburutegian. Ekitaldiak 50-60 minutuko iraupena izango du eta bertaratzeko interesa dutenek ostegunera bitartean eman dezakete izena Liburutegian bertan edo 943 850 898 telefono zenbakira deituta.