- Bertsozaleek Bota bildurrikpe! izeneko bertso saio bereziarekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren ostiralean Azpeitiko Haginpe tabernan. Saioa 22.00etan hasiko da eta bertan Xabier Silveira, Maider Garmendia, Aitor Bizkarra eta Urko Arregi bertsolariak ariko dira kantuan.