- Emakumeen ahalduntzean eragiteko ikastaroetan parte hartzeko interesatuek datorren astelehenetik hilaren 28ra arte izango dute izena emateko aukera Emakumeen Txokoan, 688 751 000 telefono zenbakira deituz edota emakumetxokoa@azpeitia.eus helbide elektronikora mezua idatziz.

Udaletik jakinarazi dutenez, urtarriletik aurrera, "sei ikastaro eta beste hiru ikastaroz osatutako katea" eskainiko da Emakume Txokoko Jabetze Eskolen baitan. Ikastaroak ondorengoak dira: Zoru pelbikoa lantzen; Gure Etxean burujabe, Etxearen eta gorputzaren zaintza ekologikoko ikastaroa; Menopausia: Hausnartzeko unea; Autodefentsa ziberfeminista (30 urtetik beherakoentzat); Zugandik (40 urtetik gorakoentzako) eta Mendi orientazioa.

Ikastaro katea, berriz, Feminismo anitzak: zaintzak, sentipenak eta sexualitatea izenburupean egingo da. Kate horren baitako hiru ikastaroak izango dira, Gorputza, natura eta komunitate-feminismoa; Ondo bizitzeko autozaintza eta Sentipenak eta sexualitateak izenburukoak, hain zuzen ere.

Ikastaroetaz gain, hiru hitzaldi eta liburu aurkezpen bat ere izango dira datozen hilabeteetan: Otsailaren 9an, Ainara Gorostizuk Amatasunetik emakumeak ahalduntzen ikastaroa eskainiko du; martxoaren 30ean, Irati Aizpuruak Indarkeria obsterikoaz hitz egingo du eta apirilaren 6an, Iñigo Etxezarretak Genero disidentzia zk hitzaldia emango du.