Azpeitiko Udalak Loiolako Inazio etorbideko 34 eta 36 zenbakien arteko zatia berritzeko lanak amai-tzear daudela esan du. Obra oraindik ez da guztiz bukatu baina eremua oinezkoentzat irekita da berriro. Construcciones Moyua enpresa ari da 255.885 euroko aurrekontua duen obra egiten (sareak egokitzeaz gain, urbanizazio lanak egin dira, irisgarritasuna hobetzeko).