- Frantziskanetako komentuan Gabon hauetarako prestatu duten Jaiotzak hilaren 25ean ireki zituen ateak eta Errege egunera arte bisitatu ahalko da. Jaiotza egunero egongo da irekita, 9.00etatik 12.30era eta 16.00etatik 20.00etara bitartean, hain zuzen ere. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte Fran-tziskanetako komentuan ipinitako Jaiotza ikustera.