- Zuhaitz Urain Zizu zenaren omenez urtarrilaren 15ean Azkoitian egitekoa zen Holz und Blech musika elektronikoaren jaialdia bertan behera geratu da. Musika jaialdia antolatzen duen taldeak jakinarazi duenez, "egungo osasun egoera ikusita, aurreikusta zegoen jaialdia ez ospatzea erabaki dugu". Hori bai, "egoerak onera egin eta baldintzek ahalbidetzen duten heinean, ekintza gauzatzea aurreikusten dugu".