Azkoitia: Mila Olaldek irabazi du Beningo umeen aldeko zozketa

Salestarrek Beninera bidaltzeko 3.700 euro lortu dituzte zozketarako txartelen salmentarekin

01.12.2021 | 00:15

Azkoitia – 7.982 zenbakia duen txartela aurkeztuta, Mila Olaldek irabazi du Floreaga salestar ikastetxeak eta Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko erakundeak Beningo kaleko umeen alde egindako zozketaren saria.

Saridunak Igor Zubeldiaren kamiseta (taldeko futbolariek sinatuta), Imanol Aleson mendi lasterkariaren elastikoa, Bolante eta Krispin margolarien koadroak, Joseba Jatetxean bi lagunentzat bazkaria, Elikagune taldeko saskia eta Xoxote artzain gazta jaso ditu.

Antolatzaileek Beninera bidaltzeko 3.700 euro lortu dituzte txartelen salmentarekin.

noticias de noticiasdegipuzkoa