- Herriak bizi duen osasun egoera txarra ikusita (atzoko inzidentzia tasa 1.636koa zen Azpeitian), Lagun Onak Mendi Bazkunak jakinarazi du larunbat honetarako antolatuta zuen 75 urte eguna atzeratzea erabaki duela, "pena handiz baina batez ere arduraz". Bazkarirako txartela erosita zutenek "erosketa egin zuten leku berean izango dute dirua berreskuratzeko aukera". Mendi Bazkunak azpimarratzen du 75 urte eguna "atzeratu" duela "baina ez bertan behera utzi". Beraz, "egoera normaldu bezain laster" egiteko asmoa du.