- Miru ipuin kontalariak haurren autoestima indartzeko ipuina kontatuko du abenduaren 2an (17.30ean) Azkoitiko Aizkibel Udal Liburutegian. Saioa Zoriontsu izateko sortu gara izenburupean egingo da eta plazak mugatuak direnez bertaratzeko interesa duten umeek aurrez eman behar dute izena, Udal Liburutegian bertan, 943 850 898 zenbakira deituz edo liburutegia@azkoitia.eus helbidera idatziz.