Aranagoikoa eta Arana lotzen dituen errepidea itxita egongo da asteazkenean

01.11.2021 | 01:00

Azpeitia – Arana eta Aranagoikoa auzoen arteko irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin jarriko den igogailuaren obrak direla eta, bi auzoak lotzen dituen errepidea itxita egongo da datorren asteazkenean, 8.00etatik 18.00etara bitartean, hain zuzen ere. Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, "errepidea moztuta dagoen bitartean, Aranagoikoa, Etxe Alai eta Santutxorako trafikoa karakoletik bideratuko da". Horretarako, semaforo bidezko aldizkako pasoa jarriko da bi noranzkoetan.

noticias de noticiasdegipuzkoa