Lagun Onak MBk hilaren 27an ospatuko du 75 Urte Eguna

Herri bazkarirako txartelak dagoeneko eros daitezke mendizaleen tabernan edota Elikagunean

30.10.2021 | 23:43

Azpeitia – Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzeko ekintza ugari burutu ditu urte honetan zehar eta urtemuga hori borobiltzeko 75 Urte Eguna antolatu du hilaren 27rako.

Mendi Bazkunak datozen egunotan emango du ezagutzera egun berezi horretarako prestatu duen egitarau osoa baina, hala ere, herri bazkaria izango dela aurreratu du. Gainera, bertara-tzeko interesa dutenek dagoeneko eros ditzakete txartelak mendizaleen tabernan edota Elikagunean.

Herri bazkaria Azoka Plazan egingo da eta bertan parte hartzeko prezioa 25 eurokoa da (10 euro umeentzat).

noticias de noticiasdegipuzkoa