- Herriko emakumeen ahotsa entzuteko eta hori oinarri hartuta, parekidetasun politika eraginkorrak sustatzeko Azpeitian sortu zen Emakume Mahaiak 20 urte betetzen ditu aurten.

Hori dela eta, Udalak eta Emakume Mahaiak berak urtemuga berezi hori aprobetxatu nahi dute proiektua indartu eta sendotzeko eta horregatik herriko emakume guztien partaidetzari irekitako bilera antolatu dute hilaren 20rako (17.00etan) Emakume Txokoan.

Bilerara joateko asmoa dutenei emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera mezua bidaltzea (bihar bitartean) gomendatzen zaie.