Kontzejupeko pilota txapelketa hastear da Azkoitian

Parte hartu nahi duten neska-mutilek datorren ostiralera arte eman dezakete izena

03.10.2021 | 00:07

Azkoitia – Esku pilotan jokatzen disfrutatzen duten 8 eta 15 urte bitarteko neska-mutilek Oteiza pilota elkarteak antolatzen duen eta "laster" hasiko den XLVII. Kontzejupeko Pilota Txapelketan aritzeko izena eman dezakete datorren ostiralera arte Gurea frontoian edo 667 503 918 zenbakira whatsapp mezua bidalita.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo txapelketa herrikoian "benjaminek, kimuek eta infantilek binaka jokatuko dituzte partidak eta kadeteek, aldiz, banaka". Partidak Kontzejupen jokatuko dira, "astelehenetik ostegunera eta pilota goxoarekin".

noticias de noticiasdegipuzkoa