Azpeitiko Udalak esan du Loiolako Inazio Etorbideko 34 eta 36 zenbakien arteko zatia berritzeko obrak bide onetik doazela. Zati hori berritzeko 255.885 euro bideratuko dira eta azpiegitura sareak egokitzeaz gain, urbanizazio lanak egingo dira. Obrak abenduan bukatzea espero da. Ordura arte, "Olatz pareko biribilgunetik Loiolara arteko zatia errepidearen beste aldetik egitea" eskatzen da.