- Kulturazek jakinarazi duenez, urriaren 6ra atzeratu dute Dinamoa sormen gunean egingo den Hitzaren Eskolaren hirugarren edizioaren hasiera. Saioak asteazkenetan (18.00etan) eta larunbatetan (10.00etan) izango dira eta parte hartzeko interesatuek oraindik dute izena emateko aukera dinamoa.eus web gunearen bitartez. Matrikularen prezioa 375 eurokoa da (250 euro ikasle, langabetu eta erretiratuentzat).