- Loiolako Turismo Bulegoak antolatuta, Azpeitia, Loiola, Azkoitia: mudejar artearen ibilbidea izeneko bisita gidatua egongo da datorren igandean, Viente Davilaren gidaritzapean. Ekitaldia 10.00etan hasiko da Azkoitiko parrokiaren aurretik eta parte hartzeko interesa duten herritarrek i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora idatzi edo 943 151 878 telefono zenbakira dei egin dezakete lekua erreserbatzeko. Bisita gidatuak hiru orduko iraupena du eta partaidetza doanekoa da.