- Udako etenaldiaren ostean, Azkoitia Lagunkoia proiektuaren talde eragileak berriro ekin dio lanari eta biharko iragarri du hileroko bilera irekia. Iraileko batzar hori Elkargunean egingo da (18.00etan hasita) eta nahi duten herritar guztiak gonbidatuta daude bertan parte hartu eta egoki ikusten dituzten ekarpen eta proposamenak egitera.