- Datorren denboraldian Lagun Onakeko futbol eskolan parte hartzeko interesa duten mutilek (2011-2013 urteen artean jaiotakoak) eta neskek (2010-2013 urteen artean jaiotakoak) abuztuaren 15era bitartean eman dezakete izena Lagun Onakeko webgunean. Era berean, izena klubak Garmendipen dituen bulegoetan eman daiteke baina horretarako aurrez 609 794 520 telefono zenbakira deitu behar da.