- Udalak Gurutzeaga frontoia hobetzeko hainbat lan abiatu ditu. Batetik, bi koska izango dituen harmaila txikia egokituko da. Bestetik, pilotalekua irisgarriagoa egiteko aldapatxoa egin dute (lauko koadroaren parean). Hori dela eta, lanak bukatzerakoan frontoiak bi sarrera izango ditu, lauko koadroaren parean eta autobus geltoki zaharraren ondoan.