- Izarraitz auzoan kokatuta dagoen Aritzaga baserrira eramaten duen bidea itxita egongo da bihar "egun osoan zehar" errepide ertzean babeserako hesi metalikoak jarri behar dituztelako. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, "bide estua dela eta, biondak edo hesi metalikoak errepideko hiru tartetan ipiniko dituzte, segurtasuna bermatzeko".