Nahiz eta Covid-a egoera zailan utzi dituen, Azpeitia eta Azkoitiako Udalek oso modu positiboan ikusi dute umeen jokaera. Partaidetza handia egon da eta umeen erantzuna "izugarria" izan dela.

Azpeitiko Udalak hezitzaile edo begirale lanetarako 46 profesional kontratatu ditu aurten eta Azkoitiko udalekuetan ere 22 begirale aritu dira. Beraien lanari esker, "bizi dugun egoerak utzitako eskaintza oparoena" egin zaie bi herrietako haurrei eta hauek beren udalerrietako txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute.

Uda honetako udalekuetan parte hartzera animatu diren Azpeitiko haur eta gaztetxoek hainbat ekintza egin dituzte herriko eragilerekin elkarlanean. Udaletik azaldu dutenez, "aurtengoan, Xeye Atletismo taldearekin, Kulturazeko lan-taldearekin, Tren Museoko kideekin eta Ekoetxeko kideekin elkarlanean aritu dira eta mendi irteerak, eskulanak edo altxorraren bila bezalako ekintzak egin dituzte". Eguraldiak ez badu gehiegi lagundu ere, aurreikusitako ekintzak egin dituzte.

Uda honetan ere zaintza zerbitzua eskaini da herriko bi ludoteketan, eta horrek ere erantzun ona izan du. "Gurasoen partetik ere balorazio positiboak jaso dira", esan dute Udaletik.

Ainara Larrañaga Gazteria zinego-tziak adierazi duenez "udal udalekuen bidez, haurrei aisialdiaz elkarrekin gozatzeko aukera eskaini diegu. Eran-tzuna oso ona izan da eta gustura gaude azken hilabete honek eman duenaz. Ezohiko egoera batean egonagatik, haurrek jolasaz eta lagun arteaz gozatzeko aukera izan dute".

Uztaila Jolasean Azkoitiko aurtengo udaleku irekietako gaia piratak izan da eta parte hartu duten haur eta gaztetxoek horri lotutako ekintza ugari egin dituzte bi astetan zehar.

Adibide pare bat jartzearren, Haur Hezkuntzako ikasleek altxorraren bila ibilita amaitu zuten udalekua. Martxelo izeneko piratak lagundu zien lehen arrastoa aurkitzen, eta hortik aurrera herriko zenbait tokitan ibili ziren probak egiten, altxorra aurkitu arte.

Lehen Hezkuntzako gaztetxoak, berriz, Ipintzara joan ziren piraten irla ezagutzera. Arraun eginez joan ziren haraino beren itsasoentzietan eta ailegatzerakoan denen artean adostutako jolasak egin zituzten.